Nor gara

IKER Euskara eta euskal testuen ikerketa-zentroa, Ikerketa Zientifikoaren Erakunde Nazionalaren (CNRS), Bordele Montaigne Unibertsitatearen (lotura-erakunde nagusia) eta Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatearen (UPPA) gerizpeko ikerketa gune mistoa da (UMR).

Baionan, UPPAren Errobiko campusean kokatua da, eta Frantzian euskal ikasketetan espezializatua den ikerketa gune bakarra da.

Hemen azalpen testu orokorra idatzi daiteke. Zer den webgune hau, bisitariak zer aurkituko duen, eta abar. Hemen azalpen testu orokorra idatzi daiteke. Zer den webgune hau, bisitariak zer aurkituko duen, eta abar. Hemen azalpen testu orokorra idatzi daiteke. Zer den webgune hau, bisitariak zer aurkituko duen, eta abar.

Laborategiak euskararen ikertzaile adituak biltzen ditu, CNRSko ikertzaileak eta Bordele Montaigne Unibertsitateko eta UPPAko irakasle-ikertzaileak. Unitatea Bordele 3 Unibertsitateko URA baten oinordeko da, eta CNRSen ekimenez, Frantziako euskal ikerketak bildu eta ikustarazteko xedearekin finkatu zen 1999an, egun duen estatusarekin. Egungo egunean, Europan (partikularki Espainian) eta Estatu Batuetan euskal ikasketetan espezializatuak diren egituretako partzuer garrantzitsua da.

IKERen eramaten den ikerketa sendoki finkatua da hizkuntzalaritzaren eremuan. Horrela, euskarak historiografia linguistiko europarrean kokagune berezia ukanik, hizkuntza honen ikerketa eta hizkuntzalaritza oro har IKEReko ikerketaren indargune nagusiak dira. Halaber, UMRaren bigarren ikerketa-ardatz garrantzitsua testuen eta literaturaren ikerketa. da.