Jean Haritschelhar katedraren 2018ko edizioa

2018-10-09

2018ko maiatzaren 14 eta 15ean eginen dira Jean Haritschelar katedrako 2018. urteko jardunaldiak. Katedra hau, Etxepare Institutuaren eta Bordeaux-Montaigne Unibertsitatearen arteko hitzarmen baten emaitza da, eta Jean Haritschelharren ikerketa eremu izan ziren euskal ikasketen sustatzea du helburu, Haritschelharren beraren izpiritu izan ziren nazioarteko eta mugaz gaindiko harremanak bereziki zainduz.

Katedraren 2018ko edizioa hizkuntzen arteko kontaktuaren, eleaniztasunaren eta kreolizazioaren tematiken inguruan harilkatuko da. Gomita Enoch Aboh irakaslea izanen da (Amsterdamgo Unibertsitatea), Chicagoko Unibertsitateko Salikoko Mufwene irakaslearen partehartzearekin.

 Ekitaldia

Ekitaldiak bi egunez eginen dira: maiatzaren 14an Bordeaux-Montaigne Unibertsitateko Ikerketaren Etxean, eta maiatzaren 15ean Baionan, goizean IKER zentroan eta arratsaldean Euskal Museoan, Euskal Etnopoloaren ahozkotasunari buruzko mintegiaren testuinguruan.

Maiatzaren 14a, astelehena; Maison de la Recherche (UBM)

  • 13h45 Katedraren 2018ko edizioaren irekitzea. Frédéric Boutoulle (UBMko Presidenteordea), Sandro Landi (Montaigne-Humanités eskola doktoraleko zuzendaria)
  • 14h15 Créoles : problématiques et perspectives actuelles. Hitzaldia. Enoch Aboch, Amsterdamgo Unibertsitateko irakaslea
  • 16h00 Créolisation et langue basque. Erantzuna, Ricardo Etxepare, Ikerketa zuzendaria, IKER-UMR 5478
  • 16h30 Contacts des langues et créoles. Hitzaldia. Salikoko Mufwëne Chicagoko Unibertsitateko Irakaslea. Beste mintzalariak : Enoch Aboh, Ricardo Etxepare
  • 17h30 Hestea

Maiatzaren 15a, asteartea; Baiona

  • 10h00 IKER-UMR 5478 zentroa. Enoch Aboh irakaslearen (Amsterdamgo Unibertsitatea) inguruko mintegia. Phénomènes de créolisation : quels échos pour la langue basque ? Aurkezpena eta kudeaketa: Maia Duguine eta Ricardo Etxepare (CNRS-IKER)
  • 17h00 Baionako Euskal Museoa. Plurilingues ou monolingues de naissance? Telle est la question. Enoch Abohen (Université d’Amsterdam) mintzaldia. Euskal Etnopoloaren ahozkotasunaren inguruko mintegiaren parte gisa

Jean Haritschelhar katedraren 2018ko edizioa